XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Udalen Federazioko buru aukeratu dute Catalan
Francisca Catalan, sozialista eta Marcillako alkatea, aukeratu zuen atzo Nafarroako Udal eta Kontzeju Federazioko biltzarrak, datozen urteotan erakunde horretako buru izan dadin.
Catalan bigarren bozketan gailendu zitzaion Javier Luis del Castillo, Zangotzako alkate eta atzo arte Federazioko buru izan denari.
Francisca Catalanek bere hautaketaren ostean adierazi zuenez, udal eta kontzejuen autonomiaren defentsan gogotik saiatuko da,
Federazioko lehendakari berriaren iritziz, funtsezkoa izango da Nafarroako Gobernuarekin etengabeko elkarrizketa mantentzea.
Udal eta Kontzeju Federazioa Nafarroako entitate lokal guztien koordinazioaz arduratzen da.